XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
30garren Atala1. Herri-Kontuen Euskal Epaitegia da euskal herri-alorraren ekonomia eta dirubidetza-ihardunari goait egiteko goreneko ihardutze-saila.
Epaitegi hori Eusko Legebiltzarraren artezko menpekoa izan, eta horren esku-ematez ihardungo du, aginte-eremuz Autonomia-Elkartearen mugarte osoa hartzen duela.
2. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak iareitasun osoz eta lege-erapidetzari erabat atxikita ihardungo du, bertako kideek epailariek dituzten iareitasun eta aldaezin-eskubideak heurak dituztela.
3. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren agintepideei dagozkienetarako, honako hauek osatzen dute euskal herri-alorra: a) Autonomia-Elkarteko orotariko eta erakundegoren-mailako Arduralaritzak, hala egokituz gero Gizartesegurantza ere barne dela.
b) Kondaira-Lurralde bakoitzeko Foru-Diputazioek.
c) Udal-Erakundeek.
d) Euskal Herri-Baltzuek.
e) Herri-diruen edo herri-diruagirien arduralaritza egin dezan beste ezein erakundek.